XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8. Gutuna SELBAKO ERREGEAMundu zibilizatuko jendeak uste du selbako erregea lehoia dela.
Hainbeste aldiz entzun dugu bere harrotasun orroea
Baina afrikar bati galdetzen badiozu animalien erregea zein den, berehala erantzunen dizu, eta ez lehoia esanaz, berak elefantea aitatuko bait dizu.
Bai, animalia erraldoi hori, elefantea, zuhaitz zahar gisako bere zangoekin, bere marfilezko betaginekin, bere besolako sudurrarekin, bere larru zimurrarekin.
Elefanteak ez du lehoiaren antzik, ez itxuran ez ohituretan.
Saldoka bizi da, herbiboroa da, ez du lehoi harrokeriarik.
Bere handitasunarekin lasaia da, bere bortxa milenarioarekin apala.
Ene afrikar laguna elefanteaz mintzatzen zaidanean ene gogoa eskola egunetara doa.
Maisuak erakusten zigun Historia Zaharrean bazen lekzio bat Erroma eta Kartago arteko gerlari buruz, eta gerla hartan bazen pasarte miresgarri bat, (...).